Itxi

telebista

Laburpena

Nai kanporatuta, gero eta aukera gehiago daude kondorrak desegiteko

Taldearen salbatzailea izaten saiatu arren, egoera okertu egin zaio Borjari. Bestalde, amaitzear ote dago David Secoren abentura? Taldea desegiten bada, zer gertatuko da kondorrekin?

Borja, Andeka eta David Seco izan dira hiru taldeetako ordezkariak immunitate jokoan. Patagoniako urmael bateko uretan barreiatutako fitxak jaso eta puzzlea osatu behar izan dute jokoan. Hiru partaideek euren taldekideak aktibatu behar izan dituzte abdominalak eginda eta buruz behera esekita dituzten sokak moztuta.

Maritxalarren pumak fin ibili dira beste behin ere lehian eta garaipena eskuratu zuten, jokoaren azken zatia errepikatu ondoren. Sasoi onean dago Maritxalar, baina, belaunean duen zauriak une latza ekar dakioke. Malenkoniatsu eta ulerkor ikusi dugu Manu Killarekin, nahiz eta neskak ez zituen berdel-latak gainontzeko taldekideekin banatu nahi izan.

Kanporatzeko lehia: Borja vs. Nai

Egia esan, Borjak bere burua aurkeztu zuen lehian guanakoen ordezkari izateko. Taldearen salbatzailea izaten saiatu arren, abdominal bat egiteko ez zen gai izan. Gauzak ez zaizkio nahi bezala atera eta ordainetan kapitainek bera izendatu zuten lehiarako; orain badu bai nahiko arrazoi negar egiteko.

Guanakoen bileran, aldiz, Nago izendatu zuten; Maritxalarren pumek, ostera, Nai izendatzea erabaki zuten. Hain zuzen ere, bera izan zen kanporatzeko lehia Borjaren aurka jokatuko zuela aukeratu zuena, eta galdu egin zuen; kondorrek, ondorioz, geroz eta aukera gehiago dute talde gisa desegiteko.

Seco, dena emateko prest

Hala eta guztiz ere, David Seco eginahalak egiteko prest dago, burua makurtuta etxera alde egin behar ez izateko. Benetan horren min handia bazuen saihets aldean, jokoan egindako abdominala benetan gogorra izan zen Busturiako txirrindulariarentzat. Baina, Secok ondo daki zer den sufritzea, eta ez du nahi Manu Maritxalarren barrerik entzun haren taldea desegin delako.

Juanito eta Korta aldarte onean dira oraingoan. Arabarra umoretsu dabil, goizeetan abeslari, elurtutako mendietan. Kortak, bestalde, ez du Borjaren aurka egin taldeak jokoa galdu izanaren arduraduna izanagatik.

Argitzeko daudenak

El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren azken atalak argitzeko hainbat puntu utzi dizkigu:

-         Zer gertatuko da kondorrekin taldea desegiten bada? Janaina, Sergio eta Patxi jada pentsatzen jarrita daude zein talde izango litzakeen onena eurentzat.

-         David Secoren Patagoniako abentura amaitzear ote dago? Kanporatuko balitz, Manu Maritxalarrek jarriko lukeen aurpegia ikustekoa izango litzateke.

-         Zenbat falta da bateratze faserako? Partaide batzuk izan duten jokatzeko erak erakusten du bateratze fasera inguruan taldekide indartsurik gabe heldu nahi dutela.

-         Juanitok eta Kortak noiz ekingo diote berriz euren gerrari guanakoen kanpamentuan?

Galdera horien guztien erantzunak laster jakingo ditugu ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko 11. edizioaren hurrengo ataletan.

rengo ataletan.