Itxi

telebista

Gaur gauean

Postol, Valdez eta Nimaniren borrokaldi bana, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A.

EiTB

Norgehiagokarik galdu gabeko hiru kirolarien jardunaz gozatzeko aukera eskainiko digu Pedro Mari Goikoetxeak gidatutakoa saioak.

Gaur gauean, 00:10etik aurrera, ETB1en ikusgai izango den 'Boxeo Izarrak' saioak hiru norgehiagoka eskainiko dizkigu. Lehenengoa, Viktor Postolek eta Selcuk Aydinek jokatuko dute. Ukrainarrak 25 neurketa egin ditu eta denak irabazi. Turkiako boxeolariak, ostera, 26 irabazi eta 2 galdu ditu. Ez da munduko txapelketa, baina bai borrokaldi bikaina eta oso garrantzitsua bi boxeolarien etorkizunerako.

Bigarren neurketan, Oscar Valdez eta Noel Echevarria ikusiko ditugu. Valdez mexikarrak 10 borrokaldi egin ditu eta denetan nagusitu da K.O. bidez. Puerto Ricoko Noel Echevarriak 11 garaipen eta 2 porrot eskuratu ditu.

Azkenik, Besar Nimani alemaniarraren eta Ferenc Albert hungariarraren arteko lehia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Nimani ez du inork menpean hartu 17 borrokalditan.

Pedro Mari Goikoetxea saioko gidariak Manu Maritxalar izango du lagun kontakizuna egiteko.

kizuna egiteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista