telebista
22:15ean
'Me llaman Radio', gaur gauean, ETB2n
ETB2n Me llaman Radio izango da ikusgai, benetako istorio batean oinarritutako filma.
Gaur ETB2n Me llaman Radio filma izango da ikusgai, benetako istorio batean oinarritutako filma. Michael Tollin du zuzendari, eta Cuba Goodgin Jr. protagonista.
'Radio' (Cuba Gooding Jr.), adimen urritasuna duen mutil bakartia, herrian ezaguna da irratiari eta musikari dion maitasunagatik. Ez du inorekin hitz egiten, baina egun batean Harold Jones (Ed Harris), institutuko futbol entrenatzailea eta herriko gizonik errespetatuena, haren lagun egingo da eta haren konfiantza lortuko du. Hortik aurrera, mutikoaren aurrean mundu berri bat zabalduko da: Entrenamenduetan eta partidetan lagunduko dio, eta haren klaseetan ere parte hartuko du.
Gaur, 22:15etik aurrera, Me llamo Radio, ETB2n.