Itxi

telebista

Gaur gauean, zuzenean

San Prudentzioko danborrada eta erretreta, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.

EiTB

Imanol Artolak emango du bi ekialdien berri, zuzen-zuzenean.

0:25

Sanprudentzioak direla eta, Euskal Telebistak bat egingo du Gasteizen egingo diren ospakizunekin. Imanol Artolaren eskutik, erretreta eta danborrada izango dira ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, zuzen-zuzenean. Erretreta 21:00etan izango da, eta 23:20tik aurrera, danborrada.

Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalariek joko dute erretreta, Aldundiaren jauregiko balkoitik. Joaldien artean, Araiako Bandaren eta Algara Dantza Taldearen emanaldia izango da.

San Prudentzioren erretretak Erdi Aroan Gasteizen harresi artean bizi zen garaian egiten zen dei militarra gogorarazten du. Hiriko ateak itxiko zirela iragartzen zuen.

Danborradari dagokionez, sukaldariek eta soldaduek osatutako tropa Probintziako Jauregian bilduko da. Danborrak eta upelak hartuta, hiriko elkarte gastronomikoen eta fanfarreen ordezkariak hirian barrena abiatuko dira, San Prudentzioren omenezko doinuak jotzera.

Erretretaren ondoren, Gasteizko txistularien kontzertuaren unerik onenekin gozatzeko aukera izango da. Halaber, danborrararen aurretik, 'Goenkale' eskainiko da.