telebista
22:00etan
Kepa Junkeraren eta Sorginak taldearen kontzertua, gaur, 'Oholtzan'
A.E.
EiTB
Ibon Koteronek, Ara Malikianek eta Beti Jai Alai dantza taldeak ere hartuko dute parte.
Gaur, 'Oholtzan' saioan, ETB1en, 22:00etan, Kepa Junkeraren 35 urteko musika ibilbidea ospatzeko ikuskizuna eskainiko da. Azkuna Zentroan eskaini zuen trikitilari bilbotarrak jaialdia.
Junkerarekin batera, Trikitixaren historia txiki bat bere azken diskoan parte hartu zuen Sorginak pandero jotzaile taldea ere izango da. Horrez gain, Ibon Koteron alboka-jotzailea, Ara Malikian biolinista eta Beti Jai Alai dantza taldea izango dituzte gonbidatu.