telebista
Aurrerapena
Kortak bere taldea zapuztuko du, gaur, ‘El Conquis’ saioan
Saioan inoiz gertatu ez bezala, taldeko kapitainen erruz dago arriskuan talde bat. Abenturako unerik zailenei egingo diote aurre guanakoek, une erabakigarrian, gaur, ‘El Conquis’ saioan.
Norabide ezezaguna hartuko du abenturak, orain arte haimaka edizioetan inoiz gertatu ez bezala. Izan ere, lehen aldiz, haien kapitainen erruz dago arriskuan talde bat. Kortak eta Juanitok behin eta berriz izaten dituzten oldarraldiak dira Guanakoen kezka iturri, arerio diren pumak izan beharrean; eta, horren ondorioak benetan larriak izan daitezke.
Guanakoen kapitainek ez dira ondo moldatu abenturan zehar, baina behin une honetara helduta, denek uste zuten bi kapitainen jarrera aldatu egingo zela; ezta horrela izan, baina. Txileko lurretan izandako lehen garaipena lortuta eta azken fase honetan bigarren garaipena lortzeko ere dena aldeko izan arren, Kortak eztanda egingo du berriz, guanakoen taldea hankaz gora jarrita.
Kortak denen aurka egingo du
Irantzuk abentura utzi zuen, baina hori ere ez zen nahikoa izan Kortak hausnarketa egiteko. Etapa berrian, palena ibaian, ‘el malito’ izeneko guneraino egingo duten bidean, Kortak denen aurka egingo du, baita Vanesaren aurka ere, haien itsasontziaren gidari eta abenturan zeharo ezaguna den kidearen aurka, alegia.
Abenturako unerik zailenei egingo diote aurre guanakoek, une erabakigarrian, izan ere, pumei behin betikoz kolpe latza emateko aukera izango dute; horretarako, baina, lehiaketan bertan jarri beharko dute arreta. Lortuko al dute? ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren hurrengo atalean ikusiko dugu, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.
n.