Itxi

telebista

22:30ean

'Vaya par de polis' komedia, gaur gauean,'La Noche de…'n

EiTB

Saioan, gainera, Supermanen papera egiten duen aktore gazte eta erakargarriaz arituko dira, eta Orson Welles zinemagile ospetsuaren gaineko erreportajea eskainiko dute 100 urte baitira hura jaio zela.

  • Felix Linares, LNDko aurkezlea

    Felix Linares, LNDko aurkezlea

Gaur gauean, 'La Noche de…'k Bruce Willis protagonista duen komedia dibertigarria eskainiko du: Vaya par de polis. Willisekin batera, Tracy Morgan eta Seann William Scott-ek osatzen dute aktore zerrenda, Kevin Smith zinemagilearen zuzendaritzapean. Felix Linaresek filma grabatzeko lanen eta aktore taldearen berri emango du.

Bestalde, asteartean 32 urte beteko dituen aktore gazte eta erakargarri bat ere izango dute hizpide saioan: zinemako Superman berria. ¿Quién es ese chico? atalak aktorearen sekretu guztiak utziko ditu agerian.

Horrez gain, Euskadin 80ko hamarkadan telebistan izan diren bi izarri erreparatuko die Están entre nosotros atalak. Eta, amaitzeko, historiako zinemagile onenetako bati eskainiko dio saioak azken erreportajea; Orson Welles handiari, hain zuzen ere. Zinemagilearen bizitzan murgilduko da Felix Linares, 100 urte baitira Orson Welles jaio zela.

'La Noche de… Vaya par de polis', 22:30etik aurrera, ETB2n.

p>