Itxi

telebista

10:00etatik 20:00etara

'Atrápame si puedes' saiorako castinga, gaur, Bilbon

EiTB

Galde-erantzunen lehiaketa honetarako lehiakideak hautatzeko probak EiTBren Bilboko egoitzan egingo dira. Bigarren denboraldia laster abiatuko da, eta 20.000 euroko diru-zakua du jokoan.

  • Patxi Alonso saioko aurkezlea izango da

    Patxi Alonso saioko aurkezlea izango da

'Atrápame si puedes' saioan parte hartzeko probak egingo dituzte gaur. Castinga EiTBk Bilbon duen egoitzan izango da, 10:00etatik 20:00ak arte. Bertan, euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenak bilatuko dituzte saioaren arduradunek. Hortaz, bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure datuak atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera.

Patxi Alonsok egunero aurkezten duen saioa da 'Atrápame si puedes'. Lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, egunero jokoan dagoen diru-zakua irabaz dezaketelako. Jada, bigarren denboraldia prestatzen ari dira. Dekoratua estreinatuko du saioak, eta, horrez gain, 20.000 euroko "botea" izango du jokoan.

Lehiakideak aukeratzeko castinga, esan bezala, EiTBren egoitzan, Bilbon, izango da, gaur, eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea da. Hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute hori erakusteko.