Itxi

telebista

Hauteskundeak M24

EH Bilduko Aitziber Ibaibarriagari elkarrizketa, gaur, ETBn

A.A.

EiTB

Bilboko alkategaia izango dute gonbidatu ETB1eko eta ETB2ko saioetan.

  • Aitziber Ibaibarriaga

    Aitziber Ibaibarriaga

EH Bilduren hauteskunde programaren ardatzak ezagutuko dituzte gaur goizean ETB1eko eta ETB2ko elkarrizketa tarteetan, eta zehazki, Bilboko Udalerako dituzten asmoak, Aitziber Ibaibarriaga alkategaia izango baitute gonbidatu. Estepan Aldamiz-Etxebarriak 'Egun On Euskadi' albistegiaren barruan egingo dio elkarrizketa, goizeko 9etatik aurrera, ETB1en. Olaia Urtiagarekin izango duen mintzaldia, berriz, 11:40ean eskainiko da ETB2n.

Bestalde, Ludger Mees, Iker Bizkarguenaga eta Garbiñe Biurrun etorriko dira 'Egun On Euskadi'ko solasaldira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista