telebista
Audientzia
ETB hauteskunde gauean lider, milioi bat ikus-entzule gaindituz
A.E.
EiTB
ETB2ko albistegi bereziak 1.039.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen eta ETB1ekoak 235.000 ikus-entzulekoa.
Euskal Telebista, beste behin, audientzian lider izan zen hauteskunde gauean, milioi bat ikus-entzule gaindituz. Jarraipen zabala egin zuen ETBk hauteskunde gauean, eta saio bereziak eskaini zituen ETB1en eta ETB2n. Alderdi politikoen egoitzekin zuzeneko konexioak, hausnarketa mahaiak politikari eta adituekin, eta boto zenbaketaren berehalako informazioa tartekatu zituzten.
Hartara, Estibaliz Ruiz de Azuak, Juan Carlos Etxeberriak eta Africa Baetak ETB2n aurkeztutako saioak 1.039.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen. Bestalde, Maddalen Iriartek eta Xabier Usabiagak ETB1en gidatutako tarte bereziarekin 235.000 lagunek egin zuten bat.
20:45 eta 22:20 artean, % 31,4ko audientzia zatia ETBk
Hauteskunde gaueko ordu tarte nagusian, 20:45etik 22:20ra, emaitza gehientsuenak ezagutzera eman ziren unearekin bat datorren tartean, ETB1ek eta ETB2k % 31,4ko audientzia lortu zuten. Hurrengo telebista kate ikusienaren audientzia bikoiztu egin zuen ETBk ordu tarte horretan.