Itxi

telebista

22:15ean

'La calle de las rosas', gaur gauean, ETB2n

Alemania naziaren inguruko filma da La calle de las rosas, ume baten ikuspuntutik kontatuta.

ETB2k La calle de las rosas filma eskainiko du gaur gauean, Margarethe von Trotta zinemagilea zuzendari eta Maria Scharader eta Katja Riemann (Veneziako Festibaleko aktore onenaren sariaren irabazlea) protagonista dituen lana.

Aita hil ondoren, Hannah Weinstein familia judu bateko kazetari newyorktarrak 1943an Berlinen naziek ama, Ruth, eta amona bereizi zituztenean zer gertatu zen ikertzea erabakiko du. Ikerketek Alemaniako hiriburura eramango dute. 1943ko otsailean, Goebblesen aginduz, hiriko azken juduak setiatu zituztenean, Ruth nola salbatu zuen kontatuko dio Lena Fischerrek bertan. Ordutik aurrera, Ruth txikiak ez zuen berriz ama ikusi.

La calle de las rosas, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.