Itxi

telebista

22:00etan

Euskal Herria Baionan Kantari, gaur, 'Oholtzan' saioan

EITB

Maiatzean Baionako kaleetan zehar egindako kantaldia eskainiko du ETB1ek, 22:00etatik aurrera.

0:31

Gaur, ETB1eko 'Oholtzan' tarteak, maiatzaren 25ean Baionako kaleetan ospatutako Euskal Herria Baionan Kantari kantaldia eskainiko du. Baionan Kantuz elkarteak antolatuta, ehunka pertsona bildu ziren bertan, euskal kantu zahar eta berriak kantatzen.

Hiriko Porte d'Espagnen hasi zuten kantaldia, 'Aberriaren mugak', 'Zenbat gera', 'Behin batean Loiolan' eta 'Bortüetako elürra' kanta ezagunekin. Ondoren, Place Pasteur enparantzan 'Gora ta gora beti', 'Agure zaharra', 'Bale hitz' eta 'Goizian argi hastian' interpretatu zituzten. 'Jaun baruak', 'Argi zirrinta zenian' eta 'Ardo xuria' kantak Jacques Portes plazan entzun ahal izan ziren.

Amaitzeko, 'Goizian goiz jaikirik', 'Azken dantza hau', 'Ixil-ixilik dago', 'Urte batez', 'Itsasoan urak handi', 'Txoria txori', 'Norat hoa', 'Gogoaren baitan' eta 'Guk euskaraz, zuk zergatik ez' abestiak kantatu zituzten Panneceau zubian eta Euskal Museoaren atarian.