Itxi

telebista

22:10ean

'Grandes Esperanzas' drama erromantikoa, larunbatean, ETB2n

EiTB

Alfonso Cuaronek zuzendutako filmak Ethan Hawke eta Gwyneth Paltrow ditu protagonista gisa.

0:33

Larunbat gauean, ETB2k 'Grandes Esperanzas' filma emitituko du. Alfonso Cuaronek zuzendutako drama erromantiko hau, 80.hamarkadan dago girotua. Film honen aktore-zerrenda bikainaren barruan, Ethan Hawke, Gwyneth Paltrow, Anne Bancroft, Robert De Niro bezalako izarrak daude.

Finn (Ethan Hawke) margolari gaztea, ezezagun batek emandako diruarekin eta bere ametsa betetzeko asmoz, New Yorkera doa. Margolari profesionala bilakatzeko ametsa lortzear dagoenean, Estellarekin egiten du topo, harreman korapilatsu eta guztiz hunkigarrian murgilduz.

Larunbatean, 22:10etik aurrera,‘Grandes Esperanzas’ drama erromantikoa, ETB2n.

ETB2n.