Itxi

telebista

Lehiaketa

Cris da ikusleen lehiakide gogokoena!

I.A. | EiTB.EUS

Nafarrak lortu ditu 3.000 euroko saria eta Turkiarako bidaia, lehiaketan Naiaderen, Rakelen, Sergioren eta Maixaren aurretik geratuta.

Crisek eraman ditu 3.000 euroko txekea eta Turkiara joateko bi lagunentzako bidaia, ikusleen lehiakide gogokoena baita. Alde handia atera dio bigarrenari, Naiaderi; izan ere, eitb.eus-en egindako bozketan emandako botoen % 28 eskuratu ditu, eta Naik botoen % 21 lortu ditu. Hirugarrena Rakel izan da, botoen % 19 jaso baititu. Laugarrena Maixa, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren edizio honetako irabazlea, izan da (botoen % 17) eta bosgarrena, Sergio (% 15).

Bi lagunentzako egonaldia Guardian, boto-emaile batentzat

Zozketa egin dugu lehiakide gogokoenaren alde bozkatu duten guztien artean, eta Alazne Urkiolak eraman du saria. Guardian bi lagunentzako egonaldia irabazi du Bergarako bizilagunak.

Alaznek bi lagunentzako egonaldia irabazi du, Villa de Laguardia hotelean, honako hauek barne:

-Bi gau Villa de Laguardia hotelean, logela bikoitzean

-Gosaria, buffet erakoa

-Wine Oil Spa Villa de Laguardia ur termalen zirkuitua

-Villa Lucía ardoaren gune tematikora bisita gidatua, ardoa dastatzeko aukera eta 'Ametsen lurretan' 4Dko sentimen esperientzia

-El Fabulista upategira bisita gidatua. Guardia Erdi Aroko udalerriaren erdian dago, eta bertako upategi zaharrenetakoa da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista