Itxi

telebista

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

ETB1ek eta eitb.eus-ek etapa bakoitzeko azkeneko kilometroak eskainiko dituzte egunero zuzenean, 17:00etatik aurrera, ekainaren 13tik 21era.

Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek Suitzako Itzulia eskainiko dute zuzenean ekainaren 13tik 21era. Lasterketako etaparik nabarmenenak, Rettendabachen 2.700 metroko altitudea hartuko duen bostgarren etapa, eta azkeneko eguneko erlojupeko etapa izango dira; azkeneko hau, 38 kilometrokoa, eta itzuliaren irabazlea nor izango den erabakiko duena.

Aurtengo edizioko partaidetza luxuzkoa izango da. Izen batzuk aipatzearren, honako txirrindulariak nabarmendu ditzakegu: Peter Sagan, Phillippe Gilbert, Alexander Kristoff, John Degenkolb, Thibaut Pinot, M. Kwiatowski, Simon Spilak eta Mark Cavendish. Txirrindulari euskaldunek ere bere tokia izango dute: Jon Izagirre, Igor Anton eta David Lopez.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Suitzako Itzuliko etapa bakoitzaren azkeneko kilometroak eskainiko ditu zuzenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga komentaristak izango dira emanaldien arduradun.