telebista
Audientzia
'Vaya Semanita' ordutegi nagusian nabarmen, %13,5ko kuotarekin
EITB
ETB2ko saioak 226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
'Vaya Semanita' saioaren sorta berriko bigarren atalak audientziaren babesa jaso zuen, %13,5eko audientzia zatia lortuz. Umore saioak abizen euskaldunen gaia jorratu zuen, eta besteak beste, Bienvenido Mr Marshall filmaren euskal bertsioa eskaini zuen, eta Pablo Iglesias politikariaren jatorriaren sekretuak azaldu zituen, beti ere, umorearen ikuspuntutik. ETB2ko saioak 226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta osteguneko ordutegi nagusian leku nabarmena bereganatu zuen.
'Vaya Semanita'ren beste bi atal gehiago eskainiko dira ETB2n, eta datorren ostegunean, sorpresaz beteriko 'Vaya Semanita: me pacto de risa' atal berria izango da ikusgai.
ngo da ikusgai.