Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean, ETB2n

Miguel de la Quadra Salcedo, 'Todos los Apellidos Vascos' saioan

A.E.

EiTB

Bere arbasoek bizitako pasarte batzuekin harritu egingo da erreportari nafarra.

'Todos los Apellidos Vascos' saioaren hirugarren atalean, Miguel de la Quadra Salcedo izango du Olga Zabalgogeaskoak protagonista, gaur gauean. Gizon polifazetikoa da Miguel de la Quadra Salcedo, eta hainbat zereginetan ikusi dugu: nazioarteko gatazketan erreportari, Amazonia aldean hango indigenekin elkarbizitzen, milaka gazteri hispanoamerikar kultura erakusten, xabalina-jaurtiketan euskaldun batek asmatutako estilo bitxi batekin munduko marka hausten, eta abar.

Familia noble bateko nafar honen ekintza gogoangarrietako batzuk jasoko dituzte saioan, eta bere leinua ondo baino hobeto ezagutzen duen arren, harritu ere egingo da saioan ezagutuko duenarekin; gainera, haren arbasoek bizi izandako pasarte batzuk ez dira oso atseginak izango.

'Todos los Apellidos Vascos' saioa gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea