telebista
22:30ean
'Vaya Semanita... Me pacto de risa' atala, gaur gauean, ETB2n
EITB
Egun-eguneko egoera politikoari buruzko esketx berri eta dibertigarriak eskainiko ditu.
Gaur gauean, egun-eguneko egoera politikoaren gaineko parodia egingo duten esketx berri eta dibertigarriak eskainiko ditu 'Vaya Semanita' saioak. Alderdiek gobernuak eratzeko lortu dituzten akordioak hartuko ditu hizpide Me pacto de risa atalak.
Sozialistek Sabin Etxearen aurrean ilaran itxarongo dute euren eskaerak aurkezteko. Uxue Barkos eta bere koalizioko kideak Nafarroako Lehendakaritzako bulegora sartuko dira, Marx anaiak izango balira bezala. Arantza Quiroga eta Borja Semper kantuan hasiko dira, euren babesa edonori emateko asmoarekin, eta Pablo Iglesias, bberriz, bankura joango da, bere aurrezki-libreta egunean jartzera.
Amaitzeko, denboraldiko kolorea zein den ikasiko dute ikus-entzuleek 'Albert Rivera Collection' atalean, eta Nekane Amaya gida turistiko moduan lanean ikusiko dute.
'Vaya Semanita... Me pacto de risa' gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.