telebista
ETB1en eta ETB2n
Ruper Ordorika, gaur gauean, 'EiTB Kultura'n
EiTB
Musikari oñatiarrak Adarra saria jasoko du Donostiako Udalaren eskutik.
Aste honetako 'EiTB Kultura- Transit' saioak Ruper Ordorika elkarrizketatuko du. Musikari oñatiarrak Donostiako Udalaren Adarra saria jasoko du, bere ibilbidea eta euskal kulturari egindako ekarpenak saritzen dituen onespena.
Oso hunkituta jasoko du Ordorikak Adarra saria, aurretik Mikel Laboa musikariak bakarrik lortutako saria baita. Musika eta hitzak bat egiten dituen artisau bat bailitzan ikusten du bere burua, eta horregatik, gehiegizkoa iruditzen zaio. Igandean, saria jaso ondoren, kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia antzokian, eta bere ibilbidean zehar berarekin egon diren pertsonei eskerrak emateko balioko du.
'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.
