Itxi

telebista

Gaur gauean

Txindokira igoera Kortarekin, 'No es país para sosos' saioan

EITB

Ander Gonzalezek eta Ramon Rotetak Txindoki mendiaren inguruko gastronomia ezagutuko dute, Jose Luis Kortaren konpainian.

Txindoki mendiaren inguruko gastronomia izango da gaurko 'No es país para sosos' saioan protagonista. Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldariek egingo duten bidaia honetan, Jose Luis Korta arraunlari eta patroi ezaguna izango dute lagun, eta Lizarrusti Parketxean elkartuko dira lehen aldiz, bertoko jatetxean bazkaltzeko.

Bazkaldu ostean, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez banandu egingo dira. Ander Segurara joango da, eta gida turistiko ezin hobea topatuko du bertan. Ondarre Gaztandegira ere joango da, Ordiziako gazta txapelketako irabazlea ezagutzera. Ramon, bere aldetik, Zerainera joango da, Aizpeako meategia bisitatzera. Madrilen lehen sagardotegia ireki zuen emakumea ezagutuko du bertan, eta sagardotegi menu ezin hobea jango du berarekin.

Larraizko santutegian berriz elkartuko dira bi sukaldariak, eta, ondoren, bakoitzak bere bidea hartuko du. Ander Zaldibian arrantzan ibiliko da, eta Lazkao?Etxea jatetxean bazkalduko du. Ander Vilariño pilotuarekin izango da Ramon, eta Ataungo txistorra ezagunak dastatuko ditu berarekin.

Txindokiko gailurrera egingo duten txangoarekin amaituko da bidaia gastronomikoa. Gailurretik oso gertu, Anderrek eta Ramonek elkarren arteko sukalde lehia egingo dute, eta Jose Luis Kortak bien jakien artean gehien gustatu zaizkionak aukeratuko ditu.

'No es país para sosos' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista