telebista
22:30ean, ETB2n
'Jackie Brown' filma, gaur gauean, 'La Noche de...'n
EITB
Felix Linaresek filma grabatzeko lanak eta aktoreen gaineko bitxikeriak azalduko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche de...'k Jackie Brown filma eskainiko du, Tarantinoren pelikularik bereziena. Zinemagilearen jatorrizko ideia batean oinarrituta ez dagoen film bakarra da Tarantinoren ibilbidean; Elmore Leonard bere idazlerik gustukoenaren eleberri batean oinarrituta dago. Tarantinok Pam Grier aktorea buruan zuela idatzi zuen gidoia, eta, Grierekin batera, Samuel Jackson, Robert DeNiro, Michel Keaton, Bridget Fonda eta Robert Forster aktoreek parte hartu zuten bertan. Felix Linaresek filma grabatzeko lanak eta aktoreen gaineko bitxikeriak azalduko ditu emanaldiaren aurretik.
Horrez gain, Dwayne Johnson aktorearen bizitza eta ibilbidea kontatuko du, datorren asteburuan pelikula berria estreinatzen duela hizpide hartuta. Los titulares de Dwyne Johnson atalean izango da.
'La Noche de...' saioak, gainera, zineman eta bizitza errealean izan diren lurrikara bortitzenak gogoratuko ditu La historia según Hollywood atalean, eta, halaber, Hollywoodeko festarik basatienak azalduko ditu Secretos de alcoba atalean.
'La Noche de... Jackie Brown' gaur, 22:30etik aurrera, izango da ikusgai, ETB2n.
ikusgai, ETB2n.