telebista
Gaur gauean, 00:15ean
Tim Bradley eta Jessie Vargas boxeolariak, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Tim Bradleyren azken borrokaldien laburpenak, eta Jessie Vargasen eta Antoni Demarcoren arteko norgehiagoka eskainiko ditu ostiraleko saioak.
Gaur gauean, Tim Bradley eta Jessi Vargas boxeolariak izango ditu protagonista 'Boxeo Izarrak' saioak. Hasteko, Tim Bradleyk azken urteotan egindako borrokaldirik aipagarrienen laburpena eskainiko du saioak; besteak beste, Devon Alexander, Manny Pacquiao, Ruslan Provodnikov eta Juan Manuel Marquez boxeolarien kontra egin zituen borroken laburpena, hain zuzen ere.
Ondoren, Jessie Vargasen eta Antoni Demarcoren arteko munduko txapelketa eskainiko du Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen saioak. Vargasek 25 borrokaldi egin ditu orain arte, eta denak irabazi. Bitan lortu du munduko titulua. Demarco mexikarrak, ostera, 31 irabazi ditu, 3 galdu eta 1 berdindu, eta lau aldiz izan da munduko txapeldun pisu arinean.
Azkenik, superoilar pisuko munduko txapelketa batekin gozatu ahalko dute boxeozaleek. Scott Quigg britainiarrak eta Hidenori Otake japoniarrak neurtuko dituzte indarrak. Quiggek ez du borrokaldirik galdu, eta bost aldiz izan da munduko gerrikoaren jabe. Otakerentzat lehenengo munduko txapelketa izango da.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en.