Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De… El rito', gaur gauean, ETB2n

EiTB.EUS

Benetan jazotako gertakarietan oinarritutako beldurrezko film honen xehetasunak emango dizkigu Felix Linaresek.

El rito (The Rite) beldurrezko filma eskainiko du gaur gaueko 'La Noche de…' saioak. Anthony Hopkins handia da Puerto Montt hirian (Txile) jazotako gertaera batzuetan oinarritutako pelikula honen protagonista.

Michael Kovak (Colin O'Donoghue) Vatikanoko exorzismo eskolara doan apaizgai eszeptikoaren istorioa kontatzen du El rito filmak. Erroman dagoen bitartean Aita Lucas (Anthony Hopkins) apaiz berezia ezagutuko du, eta honek fedearen alderik ilunenean sartuko du.

Filma eman aurretik, Margot Robbie aktorearen inguruko erreportajea aurkeztuko digu Felix Linaresek, izar handi bilakatzeko bidean baitago aktore gaztea. Arnold Schwarzeneggerren ajeen inguruko bideo bat ere eskainiko dute, eta, azkenik, Secretos de alcoba atalaren azken alean, "bikote erreal" baten sekretuak argituko dizkigute.

Ez galdu 'LND… El rito', gaur, 22:30ean, ETB2n.

b>n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista