Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

Euskadin lan egiten duten mafiak, gaur gauean, 'La Caja Negra'n

EITB

Iñaki Lopezek Euskadin ezarri diren talde kriminal ezberdinak aztertuko ditu, eta euren ekintzak eta bortizkeriak azalduko ditu.

Euskadin ezarritako talde mafiosoen inguruko datu guztiak emango ditu Iñaki Lopezek, gaur gauean, 'La Caja Negra' saioan.

2010eko martxoan, Gocha Kopaliani Georgiako mafiako bigarrena atxilotu zuten Getxon, Java operazioaren barruan. Iñaki Lopez Algortako Artibai kaleko auzokideekin izango da, mafiako burukide baten ondoan bizitzea nolakoa izan zen jakiteko. Horrez gain, errusiar mafian aditua den Cruz Marcillo kazetariak talde kriminal horren ekintzak eta bortizkeria azalduko ditu.

Julio Ansoleaga Europako ekialdeko mafia talde baten biktima izan zen. Lapur talde batek bortizki jo zituen bera eta Felisa arreba (83 urte), Urdulizko baserrian. Felisa jipoiaren ondorioz hil zen. Juliok Iñakirekin gogoratuko du bizipen gogor hura.

Halaber, txinatar mafiei ere arreta jarriko die asteazkeneko saioak. Emperador operazioaren barruan, hainbat atxiloketa egin zituzten Euskadin, eta horrek alarma piztu zuen txinatar komunitatean. Talde kriminal hauen lan egiteko moduaz arituko da Iñaki Lopez Alejandro Riera adituarekin eta Pomen Jin txinatar enpresariarekin.

Bestalde, emakumezkoen salerosketa mafien ekintza probetxugarriena dela esan genezake. Honen harira, Iñakik Desire ezagutuko du. Talde kriminal batek Brasilen hartu eta Euskadin prostituzioan lan egitera behartu zuen, morroi baten antzera. Desirek bere istorio pertsonala azalduko du.

Talde kriminal oso arriskutsuak heldu dira Euskadira. Zeintzuk dira euren sareak? Errusiako mafia ote da guztien artean bortitzena? Zer dago txinatar mafiaren atzean? Eskaleen atzean, pertsonak esplotatzen dituen talde kriminalen bat ote dago?

Iñaki Lopez galdera hauei guztiei erantzuna ematen saiatuko da gaur, 'La Caja Negra' saioan, 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista