Itxi

telebista

Gaur, 18:15ean

Tourreko taldeen aurkezpena, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Herbehereetako Utrecht hirian egingo den ekitaldiaren kontakizuna Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute.

0:57

Larunbatean hasiko den Frantziako Tourrean parte hartuko duten taldeen aurkezpena eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur, 18:15etik aurrera. Herbehereetako Utrecht hirian abiatuko da aurten lasterketa, eta bertan egingo da aurkezpen ekitaldia. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango dute horren berri.

Hiru esatariak arduratuko dira txirrindularitza probaren kontakizunaz, arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus-en, uztailaren 4tik 26ra bitartean. Halaber, ETBko albistegiek ere, lasterketa horren 102. edizioaren gaineko jarraipen zabala egingo dute.

Tourrak 3.344 kilometroko ibilbidea izango du aurten, 21 etapatan banatuta: bederatzi etapa lauak izango dira; hiru, mendi ertainekoak, eta zazpi, goi mendikoak (bostek gailurrean izango dute helmuga). Bi erlojupeko izango dira: lehen egunean, bakarkakoa, eta bederatzigarren egunean, taldekakoa.

Goi mendiko hiru etapa Pirinioetan izango dira: La Pierre Saint-Martin (10.a), Cauterets (11.a) eta Plateau de Beille (12.a); beste bat, Erdialdeko Mendigunean, Mende (14.a); eta azken hirurak, Alpeetan: Pra Loup (17.a), La Toussuire (19.a) eta Alpe d'Huez (20.a), azken-aurreko egunean, azken jardunaldia Parisen bukatu aurretik.

ukatu aurretik.