telebista
Gaur, 22:30ean, ETB2n
Aratz mendiaren inguruko sukaldaritza, 'No es país para sosos' saioan
EITB
Ander Gonzalezek eta Ramon Rotetak mendi garrantzitsu horren inguruko herrien sukaldaritzaren sekretuak ezagutuko dituzte eta gailurrera igoko dira Pablo Carbonellekin batera.
Araba eta Gipuzkoa arteko Aratz mendiaren inguruko sukaldaritzan barrena murgilduko dira Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldariak gaur 'No es país para sosos' saioan, eta Pablo Carbonell telebistako aurkezle, showman eta Los Toreros Muertos taldearen abeslaria izango dute bidelagun. Goizeko lehen orduan, Araiako Umandi jatetxean elkartuko dira, eguneko lehen jakia dastatzeko: onddoz beteriko krepak.
Ondoren, bakoitzak bere bideari ekingo dio. Ramonek Estibalizko santutegian, Gasteiztik oso hurbil, abiatuko du bere ibilbidea. Argomaizko paradorean, plater bikaina jango du: zezen-buztan gainerrea Idiazabal gaztarekin. Ander, bestalde, Zalduondora joango da, Zeledonen herrira, hain zuzen ere. Bertan, Aldaia tabernan, bildotsa saltsan jango du.
Bidaia gastronomiakoaren erdian, Galarretan, paintballean arituko dira bi sukaldariak, Pablo Carbonellekin batera. Gerra eta zalaparta handia egingo dute hiruren artean, bidaiarekin jarraitu aurretik.
Ramon Agurainera joango da ondoren, eta Sorginetxeko dolmenaren ondoan, Zerua jatetxeko bakailaoa potxekin jango du. Ander, berriz, Dulantzira joango da, Henaioko gaztelua bisitatu eta gero, barazki eta bakailao tripakiekin erretako arrautza jango du Erausquyn jatetxean.
Aratzeko gailurrera Carbonellekin
Abentura amaitzeko, bi sukaldariak eta Pablo Carbonell gonbidatua Aratzeko gailurrera igoko dira, eta bertan egingo dute bien arteko norgehiagoka. Carbonell izango da epailea, eta berak aukeratuko du irabazlea.
'No es país para sosos' gaur izango da ikusgai, 22.30etik aurrera, ETB1en.
p>