telebista
22:30ean
Pablo Bergerren 'Torremolinos 73', gaur, ETB2n
B.F
EiTB
Pelikulako pertsonaia nagusiak Javier Camara, Candela Peña eta Fernando Tejerok haragitzen dituzte.
Euskal Telebistako bigarren kateak Torremolinos 73 film espainiarra emitituko du gaur gauean. Pablo Berger zuzendari ospetsuaren filmean, Javier Camara, Candela Peña eta Fernando Tejero dira protagonista nagusiak.
70. hamarkadan girotutako pelikula honetan, Alfredo Lopez entziklopedia saltzailearen istorioa kontatzen zaigu. Bere ogibidea arriskuan ikustean, Alfredok super 8 formatuan errodatutako pelikula erotikoak egiteko aukera ikusten du. Pelikula hauek atzerrira esportatzen hastean, bere bizitza guztiz aldatzen da.
Torremolinos 73 gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.