telebista
Zuzenean
Frantziako Tourreko 8. etapa eta La Caixa Bandera, gaur, ETBn
A.A.
EiTB
Txirrindularitzak eta estropadak osatuko dute gaurko kirol eskaintza Euskal Telebistan eta eitb.eus-en.
Egunero bezala, 14:10ean egingo du bat Euskal Telebistak Frantziako Tourrarekin ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1era pasako da. Rennes eta Mur de Bretagne herrien artean jokatuko den 8. etaparen kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak.
Txirrindularitza amaitutakoan, 18:00etan, estropada emankizuna hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Pasai San Pedroko badian jokatuko den La Caixa Bandera izango da ikusgai. Lehendabizi, Eusko Tren Ligako taldeak izango dira nor baino nor gehiago; jarraian, San Miguel Ligako traineruak. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara izango dira esatariak.