telebista
Uztailean
Adela Ucar eta Karmele Azkoitia, 'Sin Ir Más Lejos'en aurkezle
A.E.
EiTB
Klaudio Landak oporrak hartuko ditu uztailaren 31ra arte.
Adela Ucarrek eta Karmele Azkoitiak aurkeztuko dute 'Sin Ir Más Lejos' ETB2ko arratsaldeko magazina. Klaudio Landak oporrak hartuko ditu uztailaren 31era bitartean, eta programako bi kazetariek ordezkatuko dute Landa, oporretan dagoen bitartean.
'SIML' saioak uda honetan egun-eguneko gai hurbilak jorratzen ditu, eta kalera irteten da udako gertaera eta ekitaldi nabarmenen berri zuzenean emateko.
'Sin Ir Más Lejos' astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 16:25ean, ETB2n.