telebista
22:30ean
Jon Plazaola, protagonista gaurko 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan
EITB
Saioko ikerketa taldeak aktorearen arbasoen aztarnak aztertuko ditu, haren familiaren historia osatu arte. Denboraldiko azken atala izango da.
Gaur gauean, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioak Jon Plazaola aktorea izango du protagonista denboraldiko azkeneko atalean, eta haren arbasoen aztarnak aztertuko ditu, Plazaolak berak ere ezagutzen ez dituen istorioen berri emateko.
Euskal ikus-entzuleentzat oso aurpegi ezaguna da. Aktore lanean ospe handia lortu du azken hilabeteetan, baina kamera atzean ere eskarmentu handiko profesionala da. Umorea eta futbola dira bere bizitzako bi pasio handiak, eta bietako bat familiatik datorkio.
Plazaolaren arbasoen istorioak aztertuko ditu asteleheneko atalak, eta hainbat berezitasun topatuko ditu, aktoreak berak ere ezagutzen ez zituen bitxikeriak. Besteak beste, bere arbasoetako bat mirari baten lekuko izan zela kontatuko dio Olga Zabalgogeaskoak, burdinezko iragana izan duela azalduko dio eta bere familia oso harro jarriko duen dokumentu baten berri emango dio.
'Todos Los Apellidos Vascos' saioaren lehen denboraldia astelehenean amaituko da, eta orain arte eskaini diren zazpi atalek audientziaren harrera ezin hobea lortu dute. Batez beste, % 12,5eko audientzia-zatia eta 319.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu, eta asteleheneko ordutegi nagusian leku sendoa bereganatu du. Udako geldialdiaren ostean, abuztuaren 31n (astelehena) hasiko da bigarren denboraldia, protagonista eta istorio berri gehiagorekin.
i gehiagorekin.