Itxi

telebista

Audientzia

'Todos los apellidos vascos', eguneko saiorik ikusiena, Euskadin

EITB

Lehenengo denboraldiko azken atalak, %16,3ko audientzia zatia eta 305.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du

'Todos los apellidos vascos' saioaren lehenengo denboraldia audientzia arrakasta handiz amaitu zen astelehenean. Azkeneko atalak Jon Plazaola aktore ospetsua izan zuen protagonista, eta eguneko saiorik ikusiena izan zen, 305.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz Euskadin eta eragin eremuan. Gipuzkoar peto petoa da Plazaola, eta asteleheneko saioan bere arbasoen historian barrena murgildu zen, ezagutzen ez zituen hainbat datu eta bitxikeriak topatzeko. Asteleheneko ordutegi nagusian, 'Todos los apellidos vascos' euskal ikus-entzuleen lehenengo aukera izan zen eta %16,3ko audientzia zatia lortu zuen.

Saioak ikus-entzuleen ikusmina piztu du eta audientzia bereganatzea lortu du lehenengo denboraldi osoan. Emititutako zortzi atalek %12,9ko audientzia zatia eta 317.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu dute. Oro har, audientziaren saiorik gustukoenen artean tokia egin du Olga Zabalgogeaskoaren tarteak.

Merezitako oporrak hartuko ditu saioak eta abuztuaren 31n ETB2ko programaziora itzuliko da, gonbidatu berrien arbasoen istorioekin. Bakarkako istorio guzti hauek, gure herrialdearen historia eta gure historia kolektiboa osatzen lagundu digute eta horrela jarraituko dute bigarren denboraldian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista