telebista
Asteartean eta asteazkenean
San Sebastian jaiei buruzko programa bereziak Euskal Telebistan
A.A.
EITB
Donostia eta Azpeitiko jaien hasiera ekitaldia emateaz gain, danborradari buruzko dokumentala izango da ikusgai. Asteazkenean Donostiako haurren danborrada eta banderaren jaitsiera eskainiko dira.
Euskal Telebistak tarte berezia eskainiko die San Sebastian jaiei datozen bi egunetan. Asteartean Donostiako eta Azpeitiko danborradak emango dira 23:30etatk aurrera. Ordu erdi lehenago, motorrak berotze aldera, jai honen inguruko dokumental bat eskainiko da. Igandean, 11:45ean, Donostiako haurren danborrada zuzenean izango da ikusgai eta gauean banderaren jaitsiera emango da 23:20ean hasita. San Sebastián jaien inguruko emanaldi guztiak on line jarraitzekoaukera izango da eitb.com webgunean. Gainera, nahi duen orok mezuakbidali ahal izango ditu Facebook eta Twitter (#danborrada) bidez.
"Danborrada Gaua" 23:30ean abiatuko da asteartean. Imanol Artola Donostiako Konstituzio plazan izango da eta zuzenean emango du festaren nondik norakoen berri. Udal liburutegiko erlojuak gauerdia markatzen duenean entzungo dira lehen danbor hotsak Donostian. Ohi denez, Gaztelubidekoak egongo dira taula gainean, beste konpainietako ordezkariekin batera, Jose Ramon Mendizabal Danbor Nagusiaren esanetara. 15 urtez Gaztelubidekoen gidari izan den Juan Mari Abab ordezkatuko du aurten Mendizabalek.
Gauerdia baino lehen, hainbat konexio egingo dituzte Azpeitiarekin, elkarteak herriko plazan nola sartzen diren ikusteko. Izaro Iraeta eta Miguel Zendoia arituko dira bertan komentarioak egiten. Ikus-entzuleek oso-osorik ikusi ahal izango dute Azpeitiko festa 00:35etik aurrera, behin Donostiakoa bukatuta.
Asteazkenean, Donostiako haur danborradan parte hartuko duten neska-mutikoak izango dira protagonista. Emanaldia 11:45ean hasiko da eta Imanol Artolak egingo du kontakizuna Oihan Vega lagun duela. Eguneko protagonistekin hitz egingo dute eta Alderdi Ederretik abiatuko den ibilbidearen nondik norakoak zuzen-zuzenean azalduko dituzte.
San Sebastian jaiari amaiera bandera jaitsierarekin izango da, Union Artesanaren eskutik. Imanol Artolak gertatzen den guztiaren berri emango du zuzen-zuzenean 23:25ean hasita. Saio berezi honetan La Oreja de Van Gogh taldekoei egindako elkarrizketa labur bat eskainiko da Urrezko Danborra jaso ostean.
Danborrada dokumentala astearte gauean
Asteartean, gaueko 23:00etan, Danborra izeneko dokumentala eskainiko du ETB-1ek. San Sebastian eguna barru barrutik bizi duten protagonisten ahotsean, jaiaren nondik norakoak ezagutuko dituzte ikus-entzuleek: ohitura nondik datorren, jantziak eta danborrak nola prestatzen dituzten, gastronomiarekin duen harreman estua... Egunean zehar hainbat ekitaldi izaten dira Donostian eta guztien irudiak erakutsiko dituzte: elkarteetako afariak, banderaren igoera eta jaitsiera, haurren danborrada, Urrezko Danborraren ematea eta abar. Erreportajea egiteko garai desberdinetako irudiak, bideo zein paper euskarrian, berreskuratu dituzte, Euskal Telebistako eta Euskadiko Filmategiko fitxategiak arakatzen ibili eta gero.