telebista
22:30ean
Sukaldaritzarako grina, 'Down –Town' saioan, gaur gauean
A.E.
EiTB
Iñigo Hermosoren eta Urtzi Urrutiaren begiradaz sukaldaritzaren mundua ikusiko dugu.
Gaur gauean, 'Down-Town' saioan, Iñigo Hermosok eta Urtzi Urrutiak sukaldaritzarekiko grina erakutsiko dute. Iñigok eta Urtzik Berangoko Otxandategi Abesbatzeko lagunekin bazkaria prestatuko dute txokoan. Horrez gain, Karlos Arguiñano bisitatuko dute Aiako txakolindegian, eta Gureak Fundazioak ekoizten duen 'Para Chuparse Los Dedos' saioaren setean egongo dira. Handik Arrasateko pizzeria batera joango dira eta geroxeago Markinako Axpe sagardotegira.
'Down-Town' 22:30ean izango da ikusgai ETB2n.