Itxi

telebista

22:15ean

Telleria anaiak, gaurko 'Donostiako Aste Nagusia 2015' saioan

EITB

Brezac Artifices su-etxe frantziarraren su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean.

Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak Telleria anaiak izango dituzte gonbidatu Donostiako Aste Nagusiko gaurko saioan. Julen eta Antxon Telleria elkarrekin dabiltza Gaztea irratiko 'Dida Fresh' saioan, eta bi anaiak elkarrekin nola moldatzen diren azalduko dute. Horrez gain, Julenek aurten 'Gu ta Gutarrak' saioan izan duen esperientzia nolakoa izan den azalduko du. Hauez gain, Jon Perurena arraunlari oiartzuarra eta Amaia Puertas, 'Gu ta Gutarrak'eko kuxkuxeroa ere izango dituzte lagun.

Halaber, Unai Etxabek haurrek egiten duten abordatze txikiaren inguruko erreportajea ekarriko du, eta Anuska Etxeberriak Zurriolako zabalgunean egoten den nazioarteko eskaintza gastronomikoari buruzko bideoa erakutsiko du.

Kontxako hondartzako giroa ere zuzenean erakutsiko digute erreportariek, jendea suak hasteko zain nola dagoen erakusteko. Gaur, frantziarren txanda izango da; Brezac Artificies su-etxearena, hain zuzen ere.

'Donostiako Aste Nagusia 2015' 22:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.