telebista
Zinea
'Silverado' westerna, gaur gauean, ETB2n
EiTB
1985eko westernak basamortua zeharkatzen duten lau gizonen istorioa kontatzen digu.
Euskal Telebistako bigarren kateak Silverado western klasikoa eskainiko du, gaur gauean, 22:15ean. 1985eko filmak basamortuan zehar bidaia egiten duten bost gizonen istorioa kontatzen du, eta Kevin Costner eta Kevin Kline ditu protagonista.
1880an, lau gizonek Silverado hirira bidaia hasiko dute, basamortu arriskutsuan barrena. Bidean arlote eta cowboyekin borrokatu ostean, Silveradora heltzea lortuko dute lau lagunek. Baina hirian espero ez duten zerbait gertatuko da, eta sheriffa atzetik segika joango zaie.
Silverado western klasikoa gaur gauean, 22:15ean, izango da ikusgai, ETB2n.