Itxi

telebista

23:00etan

Anne Etchegoyen eta Aizkoa abesbatzaren kontzertua, gauean ETB1en

EITB

Donostiako Kursaalen Ongi etorri diskoa aurkezteko egindako emanaldia izango dugu ikusgai.

ETB1ek Anne Etchegoyenek eta Aizkoa abesbatzak Donostiako Kursaalen emandako kontzertua eskainiko du 23:00etan. Donapaleuko abeslariak eta Baionako abesbatzak Ongi etorri diskoa aurkeztu zuten kontzertu horretan.

'Txoria txori', 'Haurtxo txikia', 'Xalbadorren heriotzean', 'Herriko festa', 'Aita gurea', 'Maitia nun zira', 'Pilota partida bat', 'Aldapeko' eta 'Oi gu hemen' dira diskoan bildutako kantu herrikoiak, eta 'Ongi etorri', 'Pachamama', 'Aldegin' eta 'Milesker' kantu berriak, Etchegoyenek berak beste musikari batzuekin elkarlanean sortuak.