telebista
Audientzia
Athleticen bereziei, jarraipen zabala, ETBn
EITB
Guztira, 394.000 ikus-entzulek bat egin zuten ETB1 eta ETB2ko emanaldi bereziekin, arratsaldeko 15:15etik aurrera.
ETB1 eta ETB2ko saio bereziek Athletic-en ospakizun ekitaldien berri eman zuten zuzenean eta audientziaren jarraipen zabala jaso zuten arratsalde osoan zehar. Bi kateetako emanaldien artean, %19ko audientzia zatia eta 394.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten Euskadin eta eragin eremuan.
ETB1en, Sara Gandarak aurkeztutako 'Zorionak Athletic!' saioak, arratsalde osoan zehar jarraitu zituen ospakizun ekitaldiak, eta 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen. ETB2n, Klaudio Landak aurkeztutako 'Sin Ir Más Lejos' magazinak ere arratsaldeko unerik garrantzitsuenekin zuzeneko konexioak eskaini zituen, eta 204.000 ikus-entzule lortu zituen.
Arratsaldeko minuturik ikusienak 127.000 ikus-entzule bereganatu zituen, eta jokalariak Bilboko Udaletxeko balkoian, Muniainek gidatuta, bertara hurbildutako milaka jarraitzaileei abesteko eskatu ziotenean gertatu zen izan zen.