telebista
Igandean
Bilboko su artifizialak zuzenean, 'Bilboko Aste Nagusia 2015' saioan
EITB
Loli Astoreka aktorea eta Andoni Aretxabaleta pilotaria izango dira gonbidatu nagusiak.
Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok zuzen zuzenean arituko dira, 22:15etik aurrera, Zubi Zuritik Bilboko Aste Nagusiko giroaren berri emateko. Gaur, Loli Astoreka aktorea eta Andoni Aretxabaleta pilotaria izango dituzte gonbidatu nagusi. Lolirekin, besteak beste, Bilboko jaien pregoilari izan zeneko urtea ere gogoratuko dute.
Alaitz Mendoza kazetariak egingo ditu gaueko zuzeneko konexioak, jendea su artifizialak ikustera nola gerturatzen ari den erakusteko. Gaurko suak, Valentziako Valenciana su-etxeak botako ditu, Donostian, aurten, bigarren saria lortu duen su-etxeak.
Horrez gain, Alaitzek Bilboko konpartsek haurrentzat antolatutako txalaparta ikastaroaren bideoa aurkeztuko du eta Xabier Mendiak aldiz Athleticeko peñek antolatutako pintxo banaketa eta dastaketaren erreportajea ekarriko du.
'Bilboko Aste Nagusia 2015' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en