Itxi

telebista

Zinea ETB2n

'La Noche de...'k 'Alí' filma eskainiko du gaur gauean

EITB

Horrez gain, saioaren 20. urtemuga ospatzeko, sari potoloak izango dituen lehiaketa eta saioaren historia errepasatuko duten erreportaje bereziak eskainiko dituzte hilabete osoan zehar.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Alí filma eskainiko du. Benetako gertakaritan oinarritutako pelikula honek Mohammed Ali historiako boxeolari onenaren bizitza harrigarria azalduko du. Will Smith aktorea da filmaren protagonista, eta aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen bertan egindako lanagatik. Felix Linaresek pelikula grabatzeko lanen eta aktore zerrendaren gaineko datu guztiak emango ditu.

Gaurko saioak, gainera, Charlie Sheen aktore ezagunaren 50. urtebetetzea ospatuko du, eta haren bizitzako eskandalu sonatuenak bilduko dituen erreportaje dibertigarria eskainiko du Los titulares de Charlie Sheen atalean.

Rachel Welch aktoreak ere urteak beteko ditu laster; 75, hain justu. Grabazioetan emakume jasangaitza ote zen argituko du Los archivos secretos de LND atalak.

Baina ospakizunik garrantzitsuena 'La Noche de...' saioak beteko dituen 20 urteak izango dira. Hilabete osoan zehar, erreportaje bereziak eskainiko dituzte eta sari potoloak banatuko dituen lehiaketa jarriko dute martxan. Aste honetako saioan, besteak beste, 'LND'ren lehenengo atala gogoratuko dute. Ikus-entzuleak konturatu ez ziren arren, zoritxarreko amaiera izateko zorian egon zen.

'La Noche de... Alí' 22:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.

ikusgai, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista