Itxi

telebista

Gaur

Euskaldunen oporretan barrena, 'A Ver Si No Llueve' saioan

EITB

Euskaldunek oporrak igarotzeko aukeratzen dituzten tokiak ezagutuko ditugu gaurkoan, eta euren oporraldia Euskal Herrian igarotzea aukeratzen duten atzerritarrekin ere izango da saioa.

Nolakoak dira euskaldunen oporrak? Aisialdi garaian ere gure betiko ohiturak mantentzen ditugu? Transformatzen ote gara Kantauri itsasoa utzi eta Mediterraneora joaten garenean? Gaurko 'A Ver Si No Llueve' saio berria, galdera hauei eta beste hainbat konturi erantzuten saiatuko da. Horretarako, euskal familia, bikote eta lagun-taldeen maletan sartuko da, euskaldunok udako oporrak non igarotzen ditugun jakiteko. Bazter eta inguru paregabeak ezagutzeaz gain, euskaldunak turistaren paperean sartzen direnean hartzen dituzten ohiturak eta garatzen duten nortasuna ezagutuko ditu aste honetako saioak.

Protagonisten testigantzek emango dute oporrak igarotzeko aukeratzen ditugun toki guzti hauen berri, eta bertan bizitako hainbat istorio azalduko dituzte. Baina horrez gain, urtero euren oporraldia Euskal Herrian igarotzea aukeratzen duten atzerritarrekin ere izango dira.

'A Ver Si No Llueve' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.