Itxi

telebista

Audientzia

Donostiako Bandera, audientzia-buru, igande goizean

EITB

Gizonezkoen txandaren zuzeneko emanaldiak %30,5eko audientzia zatia  lortu zuen, aurreko urtean izandako datua gaindituz.

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldiaren emanaldia, igande goizean, audientzia-buru izan zen. Gizonezkoen bi txanden zuzeneko emanaldiak %30,5eko audientzia zatia lortu zuen, joan zen urteko emanaldiaren datua gaindituz, eta publiko euskaldunaren %51,5eko kuota eskuratuz. Halaber, 240.000 ikus-entzulek bat egin zuten zuzeneko emanaldiarekin, uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan.

Aurretik, emakumezkoen estropadak %16,5eko audientzia zatia lortu zuen, eta publiko euskaldunaren %23,7a. Horrez gain, 107.000 ikus-entzulek bat egin zuten zuzeneko emanaldiarekin.

Goizeko 10:45etik aurrera bat egin zuten Euskal Telebistako kamerek Kontxako badiarekin, eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik, Sara Gandarak eta Xabier Anduezak egin zuten kirol hitzorduaren gaineko kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista