telebista
22:30ean, ETB2n
'Heat' polizia film klasikoa, gaur gauean, 'La Noche de…'n
EITB
Saioak gainera, Robert de Niro eta Al Pacino filmaren protagonistak aurrez aurre jarriko ditu Cara a Cara atalean, eta aurtengo Donostia Zinemaldiaren inguruko informazio guztia emango du.
-
Felix Linares
Gaur gauean, 'La Noche de…'k Heat polizia film klasikoa eskainiko du, saioak bezala, aurten 20 urte betetzen dituen pelikula. 'LND'k filmaren grabazio eta aktore zerrendaren gaineko datu guztiak emango ditu, eta besteak beste, eszena esanguratsuenak grabatzeko erabili ziren bala kopuru neurrigabeaz arituko da. Horrez gain, Felix Linaresek Al Pacino eta Robert de Niro protagonistak aurrez aurre jarriko ditu Cara a Cara atalean. Izan ere, bi aktoreen ibilbideak gertakari harrigarriez beterik daude eta biek maitasun abentura ugari izan dituzte.
Pacino eta De Niro aktoreek partekatzen duten datu bat ordea, Donostiako Zinemalditik pasa izan direla da eta biek, Donostia Saria irabazi dute. 'La Noche de...' saioak ere beti jarri izan ditu begiak Donostiako Zinemaldian, eta aurten ere, jaialditik pasa diren protagonisten eta estreinaldien berri emango du Linea Caliente atalean.
'La Noche de.. Heat' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB1en.
TB1en.