telebista
Gaur, 22:25ean
'Aitaren Etxea' telesaileko protagonistak, 'Zuek Hor!' saioan
EITB
Loreto Mauleon eta Ander Azurmendi aktoreek 50eko hamarkadan girotutako telesailaren nondik norakoak azalduko dituzte.
Datorren astean estreinatuko da ETB1en 'Aitaren Etxea' telesail berria. 1950eko hamarkadan girotutako telesaila izango da, eta 'Zuek Hor!' saioan izango dituzte gonbidatu bertako bi protagonistak: Loreto Mauleon eta Ander Azurmendi aktoreak.
Saioa, gainera, Donostiako Zinemaldira begira jarriko da, eta hiriko bazterrak nahasten arituko da jaialdian zehar. Kataluniako hauteskundeez eta erabakitzeko eskubidearen auziaz ere arituko dira.
Ibon Gaztañazpi eta Marta Elvira gidari, Anjel Alkain, Aitziber Garmendia, Iker Galartza eta Ana Elordi aktoreek gorpuzten dituzten pertsonaiak eta, giroa musikaz gozatuz, Zukutu Band taldea ere arituko dira 'Zuek Hor!' saioko platoan, Aitor Gabilondo buru dutela.
Dagoeneko ezagunak diren La Jaio gazte zarbasta eta Andoitz eta Gorane haurrak ez dira faltako asteazkeneko saioan, eta pertsonaia berri ugari ezagutuko dituzte. Esaterako, Boiseko bikote euskaldun batekin harremanetan jarriko dira, zuzenean, asteazkenero.
Maddalen Arzallus bertsolariak biribilduko du saioa, eta elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso bertsio musikatu bat egingo du zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.
'Zuek Hor!' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.

