telebista
Audientzia
'Tú al Norte y Yo al Sur' saioaren audientzia sendotuz doa Euskadin
EITB
Estreinaldian lortutako datua gainditu egin du atzoko emisioarekin %13,1eko audientzia zatia bereganatuta.
'Tú al Norte y Yo al Sur' saioa bere tokia finkatuz doa asteleheneko ordutegi nagusian. Atzoko %13,1eko audientzia zatiarekin, estreinaldi egunean lortutako datua gainditu du. Atzokoan, lehiakide euskaldunak Granadara joan ziren eta bertan, Rafael Amargok aurkeztu zien eguneko erronka. Bestalde, andaluziarrek euskal dantzak dantzatzen eta irrintziak botatzen ikasi zuten Guggenheim museoaren inguruan.
Reyes Pradosek aurkeztutako realitya euskaldunen artean lider izan zen berriz ere %17,8ko kuotarekin. 296.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
eragin eremuan.