Itxi

telebista

22:25ean

Euskaldun basatien herrian barrena, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

EITB

Donejakue Bideko erromesek euskaldunak nola deskribatzen zituzten, eta lurraldeak ibiltari horien etorrerarekin bizi izan zituen aldaketak azalduko ditu gaurko saioak.

0:23

Done Jakue apostoluaren hilobiak erakarrita, Euskal Herrira erruz heldu ziren lur arrotzetako ibiltariak Europako herrialde guztietatik, eta etorrera horrek eragin biziki handia izan du gure herriaren identitatea, artea eta kultura eratu eta moldatzerakoan. Gaurko 'Baskoniako Historia Bat' saioa Donejakue Bideko ibiltariek euskaldunen inguruan utzitako lekukotzan murgilduko da, eta euskaldunak herri primitibo eta zakar bezala definitzeko arrazoiak azaltzen ahaleginduko da.

Orain arte, beti uste izan dugu haien lekukotzak bat-batekoak eta naturalak zirela, Nafarroan barrena Donejakue Bidetik, frantses bidetik, ibiltzen zirenen esperientzietan oinarrituta. Beharbada gauza ez zen hain tolesgabea izan. Bide hori, benetan, ez ote zen artifizialki eraiki, propagandako ekintza huts baten ondorioz?

'Baskoniako Historia Bat' gaur gauean izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.