Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

Euskaldunak, Jerezen; andaluziarrak, sagardotegian, 'TANYAS' saioan

Euskal lehiakideak Jerezen izango dira, eta andaluziarrak sukaldaritzaren munduan murgilduko dira 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioaren hirugarren atalean.

"Tú al Norte y Yo al Sur" saioaren gaurko atalean, euskal lehiakideak Jerezera joango dira Natalia Roig anfitrioiarekin. Ezusteko atsegin batekin egingo dute topo: Zaldi-artearen Eskola Andaluziar Errealera joango dira, eta espainiar arrazako zaldia ezagutuko dute Rafael Soto zaldizko ospetsuaren eskutik. Bitartean, andaluziarrak Getariara joango dira. Han, antxoa-kontserba fabrika batera joango dira eta bokartak beren eskuekin garbitzen eta ontziratzen ikasiko dute. Jerezen, trebetasun-proba atsegin bat egingo dute euskaldunek: ardoa zerbitzatzen ikasiko dute Gonzalez Byass Europan bisita gehien jasotzen dituen upategian.

Arratsaldean, indarberritu ostean, lehiakideek beren mugak probatuko dituzte, baina era ezberdinean egingo dute iparraldean eta hegoaldean. Euskaldunek bertigoa, klaustrofobia eta erresistentzia fisikoa behar-beharrezkoak izango dituzte Caminito del Rey delako ibilbidea Ardaleseko bizilagunek egingo luketen erara egiteko, bertako adopziozko seme-alaba izan nahi dutela erakusteko.

Iparraldean, beren urdailek dituzten mugak ezagutuko dituzte andaluzek Izeta sagardotegian. Mahai gainean jartzen dieten guztia jateko gai izango ote dira? Jateko artean maisuak diren bi lagun arduratuko dira andaluziarren proba antolatzeaz. Gainera, beste gauza berri bat ikasiko dute: Izeta harri-jasotzaileak herri kirol honen erakustaldi bat egingo die.

Bestalde, Txema eta Pedro zigortuek Ardaleseko eta Getariako bizilagunen estimazioa lortu beharko dute saioan jarraitzeko. Txema asko ahalegindu beharko da, eta Pedrok Getariako herritarrei laguntza eskatu beharko die proba gainditzeko. Biek lortuko dute jarraitzea ala baten bat bidean geldituko da?

Eguna bukatzean, Jakintsuen Kontseiluaren epaia jasoko dute lehiakideek, eta bakoitzaren bilakaeraren berri emango diete. Ohera joan aurretik beste sorpresa bat izango dute euskaldunek. Nor joango da beraiek animatzera eta aholkuak ematera?

"Tú al Norte y Yo al Sur", gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n.

.