telebista
Audientzia
'Herri Txiki, Infernu Handi'k arrakastatsu ekin dio 2. denboraldiari
EITB
Denboraldi berriaren estreinaldiak 126.000 ikus-entzule eta euskaldunen arteko %8,7ko kuota lortu zituen.
'Herri Txiki, Infernu Handi' arrakastaz hasi zuen igandean bere bigarren denboraldia, 126.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz Euskadin eta eragin eremuan. Segurako herritarrak protagonista izan zituen estreinaldiko atalak %3,4ko audientzia zatia izan zuen, euskaldunen artean %8,7raino iritsiz.
Ohi denez, lehendabizi herria ezagutu zuten Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak. Ondoren, bizitako esperientzia umorez azaldu zuten herritarren aurrean. Beraiekin batera, Sebastian Lizaso bertsolariak herriaren nortasunari eta berezitasunei buruzko bertsoak abestu zituen.
'Herri Txiki, Infernu Handi' igandero izango da ikusgai ETB1en eta datorren astean, Arbizu herria ezagutzeko aukera emango die ikus-entzuleei.
ikus-entzuleei.