telebista
Gaur, 22:30ean
Langabezia, etxebizitza eta gizarte gaiak aztergai, 'Minuto a Minuto'n
EITB
Aintzane Bolinagak Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua elkarrizketatuko du.
Etxebizitza legea, gazteen arteko langabezia eta gizarte laguntzak dira herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaiak, eta horien guztien gainean arituko da Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua gaur gaueko 'Minuto a Minuto' saioan.
Aintzane Bolinagak asteazkenero gidatzen duen programan, 30 urteko emakume batek okupatutako etxe batera sartuko dira, eta atzerrira emigratu behar izan duten hainbat gazterekin hitz egingo dute.
Horrez gain, ilaran jarri eta Angel Toñari galderak egiteko aukera emango die saioak langabeei. Enplegu sailburuak hiritarren kezkak argituko ditu platoan, eta berarekin egongo diren hiru kazetarien galderei ere erantzungo die.
Juan Carlos Etxeberriak, bere aldetik, Euskadi eta Nafarroako langabeziaren datuak aztertuko ditu, eta PSE-EE, EH Bildu eta UPyD alderdiek adostutako Etxebizitza Legearen oinarriak azalduko ditu.
'Minuto a Minuto' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.