telebista
22:15ean
Iruñeko Orfeoiaren 150. urtemugako jaialdia, gauean, ETB1en
A.A.
EiTB
Pasa den irailaren 26an Iruñeko zezen plazan egindako ikuskizuna eskainiko du 'Oholtzan' saioak.
Aurten 150 urte bete dituen Iruñeko Orfeoia izango du protagonista larunbat honetako 'Oholtzan' saioak. Urtemuga ospatzeko joan den irailaren 26an Iruñeko zezen plazan egin zen ikuskizuna eskainiko du ETB1ek gaur, 22:15etik aurrera.
Jaialdian, Igor Ijurrak zuzentzen duen Iruñeko Orfeoiarekin batera, Nafarroako hiriburuko hainbat musikari eta kultur eragilek hartu zuten parte: La Pamplonesak, Duguna Iruñeko Dantzariak taldeak, txistulariek, gaiteroek, erraldoi eta buruhandien konpartsak, Xabier Garciandia eta Mari Cruz Corral bakarlariek, eta Jokin Zabala gitarra jotzaileak.