Itxi

telebista

Zuzenean

Aritz Lasa-Altuna III, arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Lau t'erdiko Txapelketako final zortzirenetako partida emitituko du ETBk, Lekunberritik.

Igande honetan Lekunberriko pilotalekuan jokatuko den Lau t'erdiko Txapelketako final zortzirenetako partida zuzenean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en. Aritz Lasak eta Jokin Altunak neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Irujo-Ladis Galartza eta Irribarria-Barriola bikoteek neurtuko dituzten indarrak. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute jaialdiaren kontakizuna, 17:00etatik aurrera.

Herri kirolen tartea birritan zabalduko du ETB1ek. Goizean, 11:30ean, harri jasotzaileei egingo diete lekua, hilaren 4an Aian jokatutako Harri Txikien Euskal Herriko Txapelketako eskaintzeko. Arratsaldean, 16:00etan, aizkolarien txanda izango da. Goizean Pobesen jokatutako Ruben Saralegiren eta Mikel Larrañagaren arteko Banakako Kopako norgehiagoka izango da ikusgai. Ibon Gaztañazpik egingo ditu esatari lanak bi emanaldietan, eta arratsaldekoan, Joxe Etxebeste izango du lagun.

Bestalde, ETB4n, 20:30ean, Barandika-Inza / Olha-Lekerika zesta partidaren berri emango du Iñigo Aiestaranek Gotzon Enbil adituarekin batera.

uarekin batera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista